Gizartea -

AHT

ANk deklaratzera deitu ditu Barcinari tartak jaurti zizkiotenak

Urriaren 28an atxilotu zituzten Iruñean, baina libre geratu ziren gero karguekin. Mugitu talde ekologistako kideak dira eta abiadura handiko trenaren kontra daude.

Hiru tarta bota dizkiote Yolanda Barcinari, Tolosan (Lapurdi)

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hiru tarta jaurtitzeagatik atxilotu zituzten hiru lagunak deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak azaroaren 16an.

Atxiloketak Iruñean izan ziren iragan urriaren 28an. Mugitu talde ekologistako kideak dira hiru auzipetuak eta Abiadura Handiko Trenaren kontra daude. Atxilotu ondoren, libre geratu ziren hiruak, baina karguekin.

Urriaren 27an gertatu zen dena. Nafarroako presidentea Pirinioetako Lan Komunitatearen bilera batera joan zen Tolosara (Frantzia) eta hiru gizonezko gerturatu eta tarta bana jaurti zizkioten.

Mugituk agiri batean azaldu duenez, igandean kontzentrazioak deitu dituzte Iruñean hiru atxilotuei elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea