Gizartea -

PROTESTAK ETA ISTILUAK

46.000 pertsona kalera atera dira Parisen, Segurtasun Integralaren legearen aurka

Bastilla Plazan istiluak izan dira Poliziaren eta hainbat talderen artean, eta Askatasunen Martxa deiturikoaren antolatzaileek bertatik alde egiteko eskatu diete manifestariei.

Parisen erakutsi duten pankartetako bat. Argazkia: EFE
Parisen erakutsi duten pankartetako bat.
Macronen Segurtasun Legeak istiluak eragin ditu Parisen

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian segurtasun indarren irudiak zabaltzea mugatu nahi duen lege polemikoaren kontra agertu dira, beste behin, milaka herritar Parisen, Lillen, Montpellierren eta Bordelen, besteak beste. Protestarik handiena Parisen izan da, "askatasunaren martxan", 46.000 pertsonarekin, Frantziako Barne Ministerioaren arabera. Amaieran, baina, istiluak izan dira.

Sindikatuek, prentsa elkarteek, giza eskubideen aldeko erakundeek eta "txaleko horiek" bultzatu dituzte manifestazioak, lege hori onartuz gero, Frantzia prentsa askatasuna urratzen duten herrialdeen zerrendan sartuko dela ohartaraziz.

Senatuan tramitatzen jarraitu aurretik, aste honetan lehen irakurraldian onartu du lege proposamena Asanblada Nazionalak. Eta lege horretan, 24. artikulua da herritarren haserrea piztu duena: urtebeteko kartzela zigorra eta 45.000 euroko isuna ezartzen die agenteen irudiak zabaltzen dituztenei, "horiei kalte egiteko asmoz bada".

Michel Zecler musika ekoizle beltzak jasandako erasoak eragin duen tentsio soziala pil-pilean dagoela ospatu dira martxak. Maskara jantzita ez eramatea leporatuta, izugarrizko jipoia eman zioten Zeclerri lau poliziak, irain arrazistak egiten zizkioten bitartean.

Hasiera bera atxilotu bazuten ere, irudiak zabaldu zirenean, erabat aldatu zen auzia: Zecler libre geratu zen, kargurik gabe, eta jipoian parte hartu zuten agenteak kargutik kendu zituzten, Gerard Garmanin Barne ministroak publikoki euren aurka egiten zuen bitartean.

Emmanuel Macron presidenteak ere mezua kaleratu zuen atzo, Twitterren, poliziaren jarrera "onartezina" izan zela onartuz.

Manifestari askok Zecler kasuari erreferentzia egiten zioten kartelak erakutsi dituzte manifestazioetan.

paris

Istilluak Bastilla Plazan. Argazkia: EFE

Manifestazioa arazorik gabe joan da Bastilla Plazara iritsi arte. Han harriak eta gas negar eragilea bota dizkiete elkarri hainbat kaputxadunek eta poliziak. Gainera, su eman diote Frantziako Bankuaren sukurtsal bati. Hala, manifestazioaren antolatzaileek handik alde egiteko eskatu diete manifestariei.

Manifestazioa 40 atxilotu baino gehiagorekin eta zauritutako 23 agente baino gehiagorekin amaitu da, Polizia Prefekturaren eta Barne Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron Frantziako Gobernua