Gizartea -

KANARIAK

Zortzi pertsona hil dira Lanzaroten, patera bat irauli eta hondoratuta

Atzo gauean lau migratzaileren gorpuak aurkitu zituzten. Gaur goizen, lehen argi izpiekin, bilaketari ekin diote berriro, eta beste lau gorpu aurkitu dituzte.

Erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: EFE
Erreskatatutako migratzaileak
Lau pertsona hil dira Lanzaroten, portura iristear zirela patera iraulita

0:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona hil dira bart Kanarietan, bidaiatzen ari ziren patera irauli eta Lanzarote uhartearen iparraldean hondoratu denean. Halaber, 27 pertsona onik atera dira. Oraindik argitzeke dago zenbat etorkin zihoazen ontzian

Lau migratzaileren gorpuak aurkitu zituzten gauean, eta gaur goizean berriz ere ekin diote bilaketa lanei. Ondorioz, beste lau gizonezkoren gorpuak aurkitu dituzte.

Ildo horretan, bilaketa lanak airez, itsasoz eta lurrez jarraitzen du, eta Larrialdi eta Salbamendu Taldeko (AGE) helikoptero batek, eta Gurutze Gorriko, Emerlaneko, Udaltzaingoko, suhiltzaileetako eta Guardia Zibileko kideek osatzen dute.

Itsasoaren egoera txarraren ondorioz, patera irauli egin zen, kaiko harri-lubetaren kontra talka egin eta gero. Zorionez, larrialdietako agenteak zeuden bertan, ordu batzuk lehenago La Graciosa uharteko hondartza batera iritsitako 28 etorkinak eramateko.

Ontzia irauli ostean, 27 pertsonak Muchola kairaino iristea lortu zuten, Haria udalerrian, bai larrialdietako zerbitzuek erreskatatu zituztelako, bai beren kabuz iritsi zirelako. Gertaera ikusi zuten bizilagun batzuk ere laguntzen saiatu ziren.

Bizirik atera ziren guztiak jatorri magrebtarreko gizonezkoak dira, itxuraz osasun egoera onean daude, eta bertan zeuden osasun-langileek artatu zituzten. Ontzian zihoazenen testigantzaren arabera, emakumeak eta haurrak ere zihoazen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Espainia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kanariak albisteak