Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat hil da Aranaratxen deskarga elektriko batek jota

Biktimak 44 urte zituen eta Mutiloabeitiko Montajes Electricos Noi enpresako langilea zen. Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko langile bat hil da arratsalde honetan Aranaratxen deskarga elektriko batek jota, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Biktima Iruñeko bizilaguna zen eta Mutiloabeitiko Montajes Electricos Noi enpresan egiten zuen lan.

Ezbeharraren tokira bertaratu den mediku taldeak langilea suspertzea lortu du eta helikopteroan Iruñeko Nafarroa Ospitalera eraman dute. Tamalez, bertan zendu da.

Foruzaingoak istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa bat jarri du abian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñea Nafarroa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak