Gizartea -

Iragarpena

Giro epela eta hego-haizea Santu Guztien zubian

Eguzkia eta hego haizea izango dira nagusi, baina asteartean, fronte batek, tarteka zaparradak utziko dizkigu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Astelehenean hego-haizeak joko du

Giro nahasia asteartean. Goizean fronte batek zeharkatuko du gure lurraldea eta tarteka zaparradak utziko dizkigu; haizeak hegotik joko duenez, bustitzeko aukera handiagoa izango da barnealdean. Arratsaldean, frontea aldenduz doan heinean, euri-lainoak desegiten joango dira eta berriro ere giroa egonkortuz joango da. Tenperaturak koska pare bat behera egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea