Gizartea -

Istripua Nafarroan

Bi pertsona larri zauritu dira Alesbesen izandako trafiko istripuan

Kamioi batek furgoneta bat jo du AP-15 autobidearen 20. kilometroan. Zaurituetako bat helikopteroan eraman dute Nafarroako ospitalera.

Trafiko istripua, AP-15 autobidean, Alesbes parean. Argazkia: Guardia Zibila
Trafiko istripua, AP-15 autobidean, Alesbes parean
Trafiko istripua, AP-15 autobidean, Alesbes parean. Argazkia: Guardia Zibila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira, ostiral honetan, AP-15 autobidean kamioi eta furgoneta baten artean izandako trafiko istripuan.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, AP-15 autobidearen 20. kilometroan gertatu da istripua, Alesbes parean. Dirudienez, kamioiak bete-betean jo du furgoneta.

Kolpearen ondorioz, bi pertsona larri zauritu dira, eta horietako bat helikopteroan eraman dute Nafarroako ospitalera.

Guardia Zibila istripua nola gertatu den ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak