Gizartea -

''Bilketa handia''

Bizkaiko Elikagaien Bankuak bere izena erabiliz iruzur egiten ari direla salatu du

Bankuaren izenean telefono deiak egiten ari omen dira, biktimei banketxeko datuak eskatuz. Erakundetik gogorarazi dutenez, ordea, ekarpenak bonuen edo webgunearen bidez bakarrik egin daitezke.

Elikagai Bankuen boluntarioak, bilketaren lehen egunean. Argazkia: EFE
Elikagai Bankuen boluntarioak, bilketaren lehen egunean.
Elikagai Bankuen boluntarioak, bilketaren lehen egunean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Elikagaien Bankuak ohartarazi duenez, bere izena erabiliz iruzurra egiten saiatzen ari dira, "bilketa handia" hasi den honetan. Miguel Angel Fernandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenaren arabera, euren izenean deitzen omen duten pertsonak banketxeko datuak eskatzen ari zaizkie biktimei, ekarpena egiteko beharrezkoak direla esanez.

Horren harira, Fernandinok gogorarazi du aurten, pandemia tarteko, bonuen bidez edo Bizkaiko Elikagaien Bankuko webgunea erabilita (Bizum, kreditu txartela edo transferentzia bidez) bakarrik egin daitezkeela ekarpenak. Hala, Fernandinoren hitzetan, Elikagaien Bankuak ez die erabiltzaileei datu pertsonalak eskatzen, eta hori egiten dutenei susmo txarra hartzeko eskatu du.

Bonuei dagokienez, "bilketa handia"rekin bat egin duten saltokietan eros daitezkeela zehaztu du. Erosketa ordaintzerakoan, bezeroak aukeran dauden bonuetako bat erosi ahalko du. Diru hori supermerkatuan geratuko da, eta Elikagaien Bankuak urtean zehar erabiliko du, beharrizanen arabera, elikagaiak erosteko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizarte zerbitzuak Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nutrizioa Gosea Supermerkatuak