Gizartea -

ELIKAGAIEN BANKUAK

Hasi da elikagaien 'bilketa handia' Hego Euskal Herrian

Aurten, pandemia tarteko eta salbuespenak salbuespen, ezin izango dira elikagaiak dendetan utzi. Horren ordez, elikagai bonoak eskuratzeko deia egin dute, kanpainara atxikitako saltokietan edo sarean.

Elikagaien 'bilketa handia' iaz. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Elikagaien 'bilketa handia' iaz
Elikagaien 'bilketa handia' iaz. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko Elikagaien Bankuek elikagaien "bilketa handia" hasi dute astelehen honetan. Aurten, pandemia dela eta, kanpaina guztiz ezberdina izango da. Salbuespenak salbuespen, ez da janarik bilketarik egingo. Horren ordez, elikagai bonoak eskuratzeko deia egin dute, kanpainara atxikitako saltokietan edo sarean.

Kanpainan bildutako dirua elikagaien banku bakoitzak gehien behar dituen elikagaiak erosteko erabiliko da oso-osorik.

Ekimen solidarioa azaroaren 21era arte izango da.

Nola funtzionatzen dute aurtengo Elikagaien Bankuko bonuek?

Nola funtzionatzen dute aurtengo Elikagaien Bankuko bonuek?
Nola funtzionatzen dute aurtengo Elikagaien Bankuko bonuek?
Nola funtzionatzen dute aurtengo Elikagaien Bankuko bonuek?

6:49

Araba

Arabako Elikagaien Bankuak ohiko elikagaien bilketa egingo du azaroaren 20ean eta 21ean, lurraldeko zazpi saltokitan.

Hauek dira kanpaina presentziala egingo duten dendak: EROSKI (El Boulevard merkataritza-gunea– Kexaako Gazteluaren kalea –Gasteiz Etorbidea –Legutianoko atea – Salburua), CARREFOUR (Gorbeia merkataritza-gunea) eta MACRO (Haitz kalea – Gamarra).

Gainera, elikagai bonoak eskuratu ahal izango dira, azaroaren 16tik 21era, Arabako supermerkatu guztietako dendetan. Saltoki guztietan lortutako bonuak ez zaizkio zuzenean bankuari eskudirutan itzuliko; beharrizanen arabera, urtean zehar produktu edo elikagaiak hornitzeko erabiliko dira.

Horrez gain, dohaintzak egin ahal izango dira: Arabako Elikagaien Bankuaren webgunearen bitartez, BIZUM bidez (kodea 00025), eta Kutxa Bank eta Laboral Kutxa erakundeetan irekitako kontu korronteetara transferentziak eginez.

Bizkaia

Bizkaiko Elikagaien Bankuak azaroaren 16tik 21era egingo du aurten "bilketa handia". Elkartasun ekimenaren zazpigarren edizioa izango da, baina aurten ez da boluntariorik egongo dendetan pandemia dela eta.

Gainera, aurten elikagai bonoak eskuratu ahal izango dira kanpainarekin bat egin ohi duten establezimenduetan, eta elkarteak, "aparteko neurri gisa", diru dohaintzak eskatu ditu. Bizkaiko Elikagaien Bankuaren webgunearen bitartez egin daitezke dohaintzak.

Gipuzkoa

Gipuzkoa Elikagaien Bankuak azaroaren 16tik 21era egingo du aurten "bilketa handia". Aurten ez da apenas boluntariorik egongo dendetan pandemia dela eta.

Gainera, egungo egoera dela eta, soilik bonuak izango dira eskuragarri zuen dohaintza egiteko.

Nafarroa

Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriak betez, elikagaien bilketa ez dute ohiko formatuan egingo; alegia, Internet bidezko bilketa izango da aurtengoa. Nafarroako Elikagaien Bankuak azaroaren16tik 21era egingo du aurten "bilketa handia".

Hala, supermerkatuko kutxan ez ezik, Nafarroako Elikagaien Bankuaren webgunearen bidez, banku-transferentzia eginda edo dohaintza digitalen bitartez eman ahal izango dute dirua herritarrek.

Jasotako diru guztia elikagaiak erosteko erabiliko dute, pandemiaren eraginez bikoiztutako beharrizanak asetze aldera. Iazko otsailean 22.400 erabiltzaile zituen Nafarroako Elikagaien Bankuak, eta gaur egun 25.100 ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Merkataritza albisteak gaur Hipermerkatuei buruzko albisteak