Gizartea -
Koronabirusa
30 pertsona salatu dituzte Iruñean, hainbat etxetan egindako festengatik
Kasu guztietan bizikide ez diren pertsonak identifikatu dituzte, eta 600 eta 3.000 euro arteko isunak jarri dizkiete.
Agentziak | Erredakzioa
30 pertsona salatu dituzte asteburuan Iruñean, hainbat etxetan egindako festa eta bilkurengatik.
Udaltzaingoaren arabera, egindako festa guztietan bizikide ez diren pertsonak zeuden. Hortaz, 3.000 euroko isunak ezarri dizkie antolatzaileei eta 600 eurokoak, berriz, parte hartzaileei.
Udaltzaingoak azpimarratu duenez, larunbatean eta igandean birritan esku hartu behar izan du Zangoza kaleko lokal batean, bertan alkohola edaten ari baitziren, eta, horrez gain, bikotekidearengandik urruntzeko agindua zuen pertsona bat birritan atxilotu dutela nabarmendu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea