Gizartea -

Marta del Castilloren epaiketa

Martaren familiak 'Cuco'ren aurkako helegite bat aurkeztuko du

Epaiketaren 6. egunean, lekuko batek deklaratu du. Honek krimena izan zen egunean Carcaño gurpil-aulki batekin ikusi zuen. Baliteke aulkia Martaren gorpua leku batetik bestera eramateko erabili izana.

Gaur, epaiketaren seigarren eguna izan da. Argazkia: EFE
Gaur, epaiketaren seigarren eguna izan da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castillo Sevillako neskaren familiak iragarri duenez, Francisco Javier Garcia Martin 'Cuco'ren aurkako helegite bat prestatzen ari da. Martaren senitartekoen arabera, 'Cuco' lekuko gisa epaitegian azaldu zenean iruzur egin eta deklarazio faltsua aurkeztu zuen. Hauen esanetan, "kontraesanak" antzeman ziren honen deklarazioan.

Gaztearen hilketa argitzeko epaiketaren seigarren saioa izan da gaurkoa. Asteazken honetan lekuko batek deklaratu du. Honek krimena izan zen egunean, goizalde aldera, gurpil-aulki batekin Carcaño ikusi zuen XIII. Leon kaleko etxebizitza baten atarian. Litekeena da Marta etxe horretan hil eta bere gorpua leku batetik bestera eramateko gurpil-aulki hura erabili izana.

"Auzipetuen abantailak"

Halaber, Antonio del Castillo "auzipetuek jasotako abantailengatik" kexati azaldu da. "Ez da beharrezkoa auzipetuak ibilgailu ofizialarekin auzitegira heltzea, hemen polizia agente nahiko daude dagoeneko eta behin, auzitegiaren barnean, Estatuko Segurtasun Indarreko eskuetan geratzen dira", salatu du. "Inor ez ditu ukituko, gehiegizko babesa ematen ari diete", gaineratu du.

Halaber, aldekoak ziren deklarazioak egiteko 'Cuco'k erakutsitako "segurtasuna" deitoratu du Eva Casanueva Martaren amak. Bitartean, bere kalterako ziren ekintzak gogoratzeko "amnesia" zuela salatu du. "Ez dut uste Carcañok berak bakarrik guztia egin izana", adierazi du, "guztiek iruzur egin dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea