Gizartea -
KORONABIRUSA
PCR proba egiteko deia egin diete Villabonako eta Zizurkilgo 13-40 urteko herritarrei
Probak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte, Villabonako frontoian. Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da Villabonako osasun etxean hitzordua eskatzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osakidetzak PCR probak egingo ditu Villabonan eta Zizurkilen, pandemiaren hedapena kontrolatzen saiatzeko. Horretarako, dei egin diete bi udalerri horietako 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei PCR probak egitera joateko.
Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da gaurtik aurrera Villabonako osasun etxean hitzordua hartzea.
Probak Villabonako frontoian egingo dira ostiralean (15:30-20:00) eta larunbatean (09:00-14:00).
Osakidetzak atzo zabaldutako datuen arabera, Villabonak 1.540,81eko intzidentzia metatua du 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, eta Zizurkilek, ostera, 1.254,54koa.