Gizartea -

ZIENTZIA

Gaixoek immunoterapiaren aurrean duten erantzuna aurreikusteko metodoa sortu du EHUk

Minbizia duten gaixoari tratamendua ezarri aurretik nola erantzungo duen jakitea ahalbidetzen du Biofisika Institutuak garatutako metodo berriak.

Ikerlari bat laborategian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ikerlari bat laborategian
Ikerlari bat laborategian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Biofisika Institutuak garatutako metodo bati esker, posible da zehatz-mehatz jakitea minbizia duen gaixo batek immunoterapiari nola erantzungo dion.

EHUk ohar bidez jakinarazi duenez, nazioarteko talde batek izan du tresna hori garatzeko ardura, Ikerbasqueko ikertzaile eta Biofisika Institutuari atxikita dagoen Banafshe Larijani doktorearen gidaritzapean. Cancer Research aldizkari ospetsuan argitaratu berri dute aurkikuntza.

Immunoterapia minbizia duten gaixoekin erabiltzen den tratamendu mota bat da. Minbiziari aurre egiten laguntzen dio pertsonaren sistema immunologikoari, baina ez du beti funtzionatzen: arrakasta handia du gaixo batzuengan, eta beste batzuengan, berriz, gutxi edo batere ez.

Immunoterapiak dituen arriskuak eta ondorioak direla eta, garrantzitsua da zehaztea zein pertsonak duten aukera gehien erantzun ona izateko. Horrela, posible izango da inolako onurarik izango ez duten gaixoei ez zaie, alferrik, tratamendua jarriko.

Larijan buru duen lantaldearekin batera parte hartu dute Euskadiko beste zentro batzuetako (Biocruces, PIE, BCAM), Europako eta FASTBASE Solutions Ltd enpresako kideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Minbizia albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Zientzia hedapena gaur