Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emakume bat hil du Lloret de Marren

Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bere bikotekidea hil du Gironako Lloret de Mar udalerrian eta gero bere burua entregatu du. Polizia heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Kasuaren gertuko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, ustezko hiltzailea udaltzaingoaren komisariara joan da eta udalerriko etxebizitza batean emakumea hil duela aitortu du.

Agenteak ustezko hiltzaileak eman dien helbidera bertaratu direnean, adin ertaineko emakume baten hilotza aurkitu dute.

Ondoren, gizona atxilotu dute homizidio delitua leporatuta. Gironako Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute gertaturikoa argitzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak Delituak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimak Matxismoa gaur Giza hilketak