Gizartea -
Iruzurra
Erresuma Batuko loteriarekin lotutako iruzur baten berri eman dute Nafarroan
Iruzurra mezu elektronikoen bidalketa masiboen sistema baten parte da, postaren hartzaileak gaian interesa izan dezan eta bere datu pertsonalak eta bankuko kontuak jar ditzan.
eitb.eus
Erresuma Batuko loteria nazionalaren zozketan sari ekonomiko handi bat gako gisa erabiltzen duen iruzur baten berri eman du Nafarroako Guardia Zibilak.
Iruzurra posta elektronikoko mezuen bidalketa masiboen sistema baten parte da, eta horren helburua da mezuaren hartzaileak gaian interesa izatea eta bere datu pertsonalak eta bankuko kontuak ematea.
Guardia Zibilak azaldu duenez, "pertsona horri gaia interesatzen zaionean diru kopuru txiki samarra eskatzen diote kudeaketa administratiboetarako".
Iruzurraren posta elektronikoaren testua. Argazkia: Guardia Zibila.
Banku-kontuekin eta kreditu-txartelekin lotutako iruzur gehienak pertsonen datu pertsonalak eskuratzen saiatzeko metodoak dira. Datu horiek izanda, lapurrek beren kontuetako dirua eskura dezakete, beren txartelarekin erosketak egin edo beren izenean maileguak eskatu.
Guardia Zibilak gomendatzen du datu pertsonalak eta bankuko datuak konfiantzazkoak ez diren pertsonei edo enpresei ez jakinaraztea.