Gizartea -

Ebazpena

Hiru urteko zigorra, alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumearentzat

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azaldu duenez, gero eta "ugariagoak" dira "irakasleen kontrako erasoak".

Txurdinagako eskolaren irudia. Argazkia: EITB
Hiru urteko kartzela alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumearentzat

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txurdinagako eskola batean bere alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumeak hiru urteko kartzela zigorra bete beharko du, "aurrekaririk gabeko" epaia Euskadin.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azaldu duenez, gero eta "ugariagoak" dira "irakasleen kontrako erasoak" eta epaia "eredugarri" izango dela espero du Gobernuak. Jaurlaritza akusazioaren parte izan da auzi honetan.

Epaitutako gertaera orain bi urte izan zen, Txurdinagako eskola batean.

Eskolara sartu eta jolasean zebilen alabari txokolatezko arraultza bat eskaini zion auzipetutako emakumeak. Zaintza lanetan zebilen irakasleak debekatuta zegoela jakinarazi zion, eta orduan hasi zen erasoa.

Amak 29 urte zituen erasoa izan zen egunean. Iñigo Lazitegi abokatuak esan duenez, emakumeak ez zekien alabaren irakaslea jotzen ari zela, ez zelako identifikatu.

Jaurlaritzak esan duenez, azkenaldian ugaritu egin dira irakasleen aurkako erasoak. Ondorioz, gaur kaleratu den epaia "eredugarri" izatea nahi du Jaurlaritzak.

Emakumeak beste zigor batzuk ere jaso ditu aurretik. 2003an beste eraso batengatik ere urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Beraz, oraingoa bigarren zigorra denez, kartzelara sartu beharko da.

5.000 euroko kalte-ordaina ere ordaindu beharko dio irakasleari eta azaroaren 2ra arte du helegitea jartzeko epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea