Gizartea -

COVID-19

Datorren astean baheketa egingo dute Zumaian, egoera "kezkagarriaren" aurrean

Aitzuri pilotalekua eta kiroldegia eskainiko dizkio Zumaiako Udalak Osakidetzari. "Gorakada eteteko, guztien konpromisoa beharrezkoa izango da", ohartarazi du Udalak.

Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

Agentziak | Ererdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 positiboen gorakada ikusita, datorren aste hasieran baheketa masiboa egingo du Osakidetzak Zumaian (Gipuzkoa). Horretarako, Udala prestatzen ari da.

Osakidetzako arduradunak ostiral honetan Zumaiara hurbilduko dira egoera aztertzeko eta baliabideak antolatzeko, Udalarekin eta anbulatorioarekin lankidetzan, Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

Aitzuri pilotalekua eta kiroldegia eskainiko dizkio Zumaiako Udalak Osakidetzari. Era berean, Udaltzaingoa laguntzeko prest dago.

Gainera, udal Gobernuak bozeramaileen batzordea deitu du, oposizioari egoeraren berri emateko eta hartu beharreko neurriak "elkarrekin" aztertzeko. Udaleko langile guztiekin egoerari aurre egiteko neurrien azterketa egingo dute.

Zumaiako egoera "kezkagarria" dela uste du Udalak, eta positiboen "gorakada eteteko, guztien konpromisoa beharrezkoa" izango dela ohartarazi du.

Horregatik, "erantzukizunarekin" jokatzeko eskatu die Udalak herritarrei, "bizitza soziala zirkulu oso txikietara mugatzeko, osasun neurri orokorrak errespetatzeko eta maskara beti jantzita eramateko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa