Gizartea -
Koronabirusa
Osakidetzak PRC probak egingo dizkie Beasaingo 13-40 urteko herritarrei
Probak Beasaingo Pergola pilotalekuan egingo dira datorren astelehenetik asteazkenera. Horretarako, beasaindarrei aurrez hitzordua telefono bidez hartzeko eskatu die.
EITB.EUS
Osakidetzak baheketa egingo du datorren astean Beasainen (Gipuzkoa), herri horretan koronabirusak duen joera ikusita. Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Gipuzkoako herri horretako 13 eta 40 urte bitartekoei egingo diete PRC probak, Beasaingo Pergola pilotalekuan jarriko duten azpiegitura batean.
Probak urriaren 26tik 28ra egingo dituzte, 13:00etatik 20:00etara. Hala, aurrez telefonoz hitzordua hartu beharko dute jomuga diren herritarrek. Bi modu izango dituzte: Beasaingo Osasun Zentrora deituta (943 02 77 00) edota Osasun-aholkura (900 20 30 50).
Proben emaitzak mezu bidez jasoko dituzte herritarrek.
14.000 biztanle inguru ditu Beasainek, eta azken azken 119 kasu atzeman dituzte. Hala, azken 14 egunetako positibotasun tasa metatuta 1.410ekoa da 100.000 biztanleko, hots, EAEko tasa altuenena du 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean.