Gizartea -

Itsas istripua

Su hartu duen Donostiako ontzi bateko 30 tripulatzaile erreskatatu dituzte Angolan

Inguruko arrantzontziak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, eta ontzian zihoazen 30 pertsonak onik ateratzea lortu dute, salbamenduko lau baltsatan.

Figaro ontzia, kea dariola. Argazkia: Itsas Salbamendua, Twitter
Su hartu duen Donostiako ontzi bateko 30 tripulatzaile erreskatatu dituzte Angolan
Figaro ontzia, kea dariola. Argazkia: Itsas Salbamendua, Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Su hartu duen Donostiako Figaro arrantzontziko 30 tripulatzaile erreskatatu dituzte astelehen honetan Lobito iparraldetik 21 miliatara, Angolan, Itsas Salbamenduko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturri berak zehaztu du Madrilgo Salbamenduko Koordinazio Zentroko kontrolatzaileek kudeatu dutela gaur goizean jazotako ezbeharra.

Esan bezala, 30 pertsona zihoazen arrantzontzian: horien artean, 16 angolar, bost senegaldar, hiru perutar eta Ganako bizilagun bat. Horiek izan dira, hain zuzen, telefono bidez gertatutakoaren berri eman dutenak.

Agintariekin hitz egin ostean, Salbamenduko Koordinazio Zentroak bere gain hartu ditu erreskate lanak.

Uhin motz eta satelite bidez larrialdi alertak igorri dituzte, inguruko ontziak bertaratu dira eta 30 bidaiariek onik ateratzea lortu dute.

Oraindik ere, uretan da jitoan dagoen Figaro ontzia, kea dariola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Donostia Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arrantza