Gizartea -
2009ko gertakariengatik
Zortzi urte eta erdi eskatu dituzte AHTren aurkako bost pertsonentzat
Akusatuek protesta baketsua egin zutela eta egotzitakoaren frogarik aurkeztu ez dutela esan dute defentsako abokatuek.
Erredakzioa
Ministerio Fiskalak zortzi urte eta erdi eskatu ditu Abiadura Handiko Trenaren aurkako bost pertsonentzat, 2009ko urtarrilean Urbinan (Araba) izandako gertakariengatik. Kasua epaiaren zain gelditu da.
Bost akusatuek protesta baketsua egin zutela eta egotzitakoaren frogarik ez dagoela adierazi dute defentsako abokatuek, eta, horregatik, bost pertsona horiek aske uzteko eskatu dute, AHT Gelditu plataformak jakitera eman duenez.
Gertakizunak 2009ko urtarrilaren 17an izan ziren. Mila pertsonak manifestazioa egin zuten, Urbinako (Araba) plazatik hasi eta AHTren obren eremura joateko. Fiskaltzaren arabera, trenbidea barrikadak jarriz ixten saiatu ziren eta bertaratu ziren Ertzaintzako agenteei harriak bota zizkieten.