Gizartea -
TRAFIKOA
GI-631 errepidea itxi egin dute Azkoitia eta Urretxu artean
22:30 aldera itxi dute errepidea Aizpurutxo parean, ibaiaren gaiean oinezkoentzako pasabide bat jartzeko.
EITB.EUS
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, GI-631 errepideko zirkulazioa eten egin dute gaur gauean Azkoitia eta Urretxu artean, Aizpurutxon. Errepidea 22:30ean itxi dute eta lau ordu iraungo du itxita, gutxi gorabehera.
Zirkulazioa 25,800 kilometro-puntuan eten dute. Urola ibaiaren gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko. Horrela, Aizpurutxoko zeharbidean errepidearekiko paraleloa den oinezkoentzako lotunea amaitutzat emango dute.
Egurrezko pasabideak 24 metro izango ditu, muntatuta ailegatuko da eta garabi batekin jarriko dute.
Gipuzkoako bi herrialdeak lotzen dituen GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren lehenengo fasea da Aizpurutxoko obra. Proiektu globalak hobekuntza gehiago aurreikusten ditu, bide-segurtasunerako hirugarren erreiak egitea edo zenbait bihurgune hobetzea, besteak beste.