Gizartea -

Sumendi alerta

Urpeko bi erupzio atzeman dituzte Hierroko kostaldearen aurrean

Zientzialariek sufre usaia handia zuten bi orban aurkitu dituzte, hots, magma erupzioa baten aurrenengo zantzuak.

Kanarietako Hierro uhartea, itsasoari begira

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Restingako hegoaldean urpeko bi erupzio izan direla iragarri du Hierroko Udalak bere Twitter ofizialean.

Bereziki, sufre usaia handia zuten bi orban aurkitu dituzte itsasoan, baita hildako arraiak ere, hots, magma erupzio baten aurrenengo zantzuak. Orbanak ontzi zientifikoentzat laginak hartzen ari zirenean topatu dituzte.

Lehenengo erupzioa bi miliara izan da, 750 metroko sakoneran, eta, bigarrena, La Restingako hego-ekialdetik 1,5 miliara, 500 metroko sakoneran.

Erupzio gehiago izateko arriskua

Beste eruzpio baten beldur dira Hierro uhartean, azken orduetan Institutu Geografiko Nazionalak jasotako parametroak mantendu direlako, Alpidio Armas Hierroko Udaleko presidenteak jakitera eman duenez. Hori dela eta, litekeena da itsaspeko beste erupzio bat egotea, kostaldetik bost kilometrora.

Armasek azpimarratu duenez, maila gorriko alerta La Restingan bakarrik ezarri dute, 500 biztanle inguruko herrian. Uhartearen gainontzeko herrialdeetan maila horiko alerta mantendu dute.

Halaber, Institutu Geografiko Nazionalak intentsitate gutxiko bost lurrikara atzeman ditu uhartean joan den goizaldean (Ritcher eskalako 1,8 eta 2,4 gradukoak). Hala ere, biztanleek ez dituzte nabaritu.

La Restingako auzokideak haien etxeetara itzuli dira objektu pertsonal batzuk jasotzera, Gurutze Gorriak eta Guardia Zibilak lagunduta. Izan ere, ez dakite zenbat denbora eman beharko dute haien etxeetatik kanpo.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea