Gizartea -
Istripua
84 urteko txirrindulari bat hil da furgoneta batek harrapatuta, Gatikan
Kontrako noranzkoan zihoan furgoneta batek aurrean eraman du gizona.
agentziak | erredakzioa
84 urteko gizonezko bat hil da Gatikan txirrinduan zihoala kontrako noranzkoan zihoan furgoneta baten harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Osakidetzaren helikoptero bat bertaratu da zauritua artatzera, ondorioz, errepidea erabat itxi dute. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da.
Ertzaintzak iragarri du ikerketa abiatuko duela gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea