Gizartea -

Sumendi alerta

Baliteke Hierroko hegoaldean itsas-azpiko erupzio bat egotea

Institutu Geologiko Nazionaleko estazioek jasotako datuen arabera, litekeena da kanariar uharte honetan, itsas-mailatik 2.000 metrotara, orain erupzio bat egotea.

Erupzio bat atzeman dute Hierroko ur azpian. Argazkia: EITB
Erupzio bat atzeman dute Hierroko ur azpian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Institutu Geologiko Nazionaleko estazioek jasotako datuen arabera, litekeena da Hierroko hegoaldeko Las Calmas itsasoaren azpian erupzio bat egotea (itsas mailatik 2.000 metrotara). 

Hierroren lur azpian dagoen magmak bultzatuta, uztailaren erdialdetik hona 9.600 mugimendu sismiko atzeman dira uhartean. Mugimendurik gogorrena larunbat gauean izan zen, Ritcher eskalako 4,3 puntuko lurrikararekin.

Erupzio hau baieztatuz gero, 1971. urtetik Espainian izan den lehenengoa litzateke. Urte horretan Palma kanariar uharteko Teneguia sumendia esnatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea