Gizartea -
Etorkinak Granada eta Almerian
Bi patera atzeman dituzte 54 etorkinekin Motrilen eta Adran
Etorkinen gehienak magrebtarrak dira eta denak onik aurkitu dituzte.
Erredakzioa
Guardia Zibilak bi patera atzeman ditu bart Motriletik (Granada) eta Adratik (Almeria) gertu. 54 etorkin zetozen denera Almeriako itsas salbamenduko iturriek esan dutenez.
Lehenengo patera Motriletik gertu ikusi dute eta 24 etorkin zeuden bertan, horietatik 21 Magrebekoak dira eta besteak Saharaz hegoaldeko lurretatik etorri dira.
Guztiak gizonak dira eta onik daude. "Salvamar Hamal" ontziak hartu ditu eta Motrileko portura eraman dituzte goizaldeko lauretan.
Bestalde, bigarren pateta Adratik 7,5 miliatara atzeman dute 30 etorkinekin, guztiak Magrebiarrak.
Adin txikikoak egon daitezke eta denak "Salvamar Denebola" ontzian eraman dituzte Almeriako portura goizaldeko zazpi eta erdiak inguruan.