Gizartea -
Martxa azkenera heldu da
'Suminduak' Bruselara iritsi dira eta lehen batzarra egin dute
"Brusela ez da helmuga, beste urrats bat baizik", esan dute. Tokiko agintariek kanpatzeko baimena ukatu diete, kanpatze librea debekatuta baitago Belgikan eta 48 "sumindu" atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Espainiako ehun 'sumindu' inguru Bruselara iritsi dira larunbat arratsaldean eta Elisabeth parkean bildu dira inolako istilurik gabe.
Espainia eta Frantziatik abiatutako martxak 19:10ak aldera iritsi dira, baita Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik ateratakoak. Guztiak txalo artean, besarkadekin eta espainolez eta frantsesez abestutako kantekin hartu dituzte.
Poliziaren iturrien arabera, 400 pertsona inguru bildu dira parkean lehen batzarra egin eta leku horretan, hirigunetik bi kilometrora, kanpatzeko erabakiari eusten dioten ala ez erabakitzeko.
"Brusela ez da helmuga, beste urrats bat baizik", esan du Julian Garcia Bartzelonatik etorritako 'sumindua'k. Bere ustez, "ordezkaritza demokratikoarekin arazo bat dago".
Atxilotuak, kanpatzea debekatuta dutelako
48 "sumindu" atxilotuak izan dira, horien artean hainbat espainiar.
"Suminduek" astebeteko kanpalekua jarri nahi zuten Elizabeth parkean eta poliziak bertatik bota dietenean hasi dira istiluak.Tokiko agintariek kanpatzeko baimena ukatu diete, izan ere, kanpatze librea debekatuta dago Belgikan. Suminduen erabakiaren zain, 30 kanpadenda jarri dituzte Elisabeth parkearen sarreran.