Gizartea -

Jaioberrien Unitatean

Donostiako haur goiztiar baten heriotza ikertzeko eskatu diote fiskal nagusiari

"Ez dakigu medikuen preskripzioa oker zegoen ala erizainak egin duen akatsa", azaldu du Pazientearen Defendatzailearen presidenteak.

Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Argazkia: EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Donostiako Unibertsitate Ospitalea.
Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Argazkia: EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pazientearen Defendatzaileak ofiziozko ikerketa bat abiarazteko eskatu dio Maria del Carmen Adan EAEko fiskal nagusiari, haur goiztiar baten heriotzaren inguruabarrak  eta bizirautea lortu zuen beste baten ondorioak ezagutzeko, Donostia Unibertsitate Ospitalean izandako akats mediko baten ondorioz.

Antza denez, bi egunez biei anestesiko bat eman zieten, zegokien elikadura-serumaren ordez, eta bat hil egin zen, eta bestea, goiztiarra hura ere, bizirik irautea lortu zuen, baina ondorioekin.

Sendagai aldaketa onartu du Euskal Osasun Zerbitzuak familiei emandako txosten batean. Abokatuek "akats justifikaezina" dela eta kalte-ordainak eskatu dituzte.

Carmen Flores Pazientearen Defendatzailearen presidenteak ohar batean adierazi duenez, gertatutakoa "astakeria" izan da, eta Fiskaltzari eskatu dio gertatutakoa ikertzeko eta haur gehiago kaltetuta ote izan diren jakiteko.

"Ez dakigu medikuen preskripzioa oker zegoen edo erizainak egin duen akatsa", adierazi du Floresek, eta haurtxo baten heriotza eta beste baten "ondorio larriak" eragin dituen "akats barkaezina" dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea