Gizartea -

LISKARRAK

Zallan, bizilagunen artean izandako liskarrean esku hartu behar izan du Ertzaintzak

Udalak adierazi duenez, pertsona horiekin "askotan" hitz egin du jada eta "besteekin bizitzen ez dakitenak soberan daude". Herritarrei lasai egoteko eskatu diete.

Protesta Zallan (Bizkaia). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Protesta Zallan (Bizkaia). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bizilagunen arteko liskarrak Zallako Aranguren auzoan

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat gauean hainbat pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Zallan, bizilagunen arteko liskar baten harira.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Aranguren auzoko taberna batean hasi ziren istiluak. Mehatxuak ere izan ziren, eta hainbat lagun identifikatu arren, Ertzaintzak ez zuen inor atxilotu.

Zallako Udalak oharra kaleratu du Arangurenen gertatutakoa "erabat onartezina" dela esanez. "Ez dugu horrelakorik nahi gure herrian, elkarbizitza arau txikiena ere errespetatzen ez duten pertsonak soberan daude", adierazi dute.

Udalak jakitera eman duenez, "askotan hitz egin dugu pertsona horiekin", bitartekaritza zerbitzuetara jo dute, eta udaltzainen zein ertzainen presentzia areagotu dute. "Hau ezin da izan. Onartezina da, Zalla eta Aranguren herri lasaiak dira, guztiok errespetatzen dugu lagun hurkoa, baina hau neurri guztietatik kanpo dago. Ez dago onartzerik. Beste bizilagunekin bizitzen ez dakiten pertsonak soberan daude".

Azkenik, "lasaitasunerako deia" egin dute, eta "egoera hau lehenbailehen amaitzeko" behar diren legezko bide guztiak erabiliko dituztela jakinarazi dute.

Ekainean, Juanra Urkijo Zallako alkatea ETB2ko "Qué me estás contando" saioan elkarrizketatu zuten, egoera horri buruz galdetzeko. Hemen bideoa:

Vecinas y vecinos de Aranguren denuncian acoso vecinal por parte de una familia
Vecinas y vecinos de Aranguren denuncian acoso vecinal por parte de una familia
Vecinas y vecinos de Aranguren denuncian acoso vecinal por parte de una familia

11:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zalla