Gizartea -

Lan-istripua

Emakume bat hil da Oñatin, auto batek eta kamioi batek talka eginda

Hildakoa irakaslea zen eta IES Zuazola-Larrañara zihoan. LABek salatu du aurten dagoeneko 48 langile hil direla Euskal Herrian.

Oñatin ezbeharra izan duen kamioia
Oñatin ezbeharra izan duen kamioia
Emakume bat hil da Oñatin izandako trafiko istripu batean

0:51

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur goizean Oñatin, auto batek eta kamioi batek talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildakoa irakaslea zen eta IES Zuazola-Larrañara zihoan.

Trafiko-istripu larria 07:55ean gertatu da, GI-2630 errepidean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu direnerako, ordea, emakumea hilda zegoen. Kamioi-gidaria, berriz, Arrasateko ospitalera eraman dute.

Errepidea erabat itxi behar izan dute bi norabideetan, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

LABek salatu duenez, aurten jada 48 langile hil dira lan-istripuetan, eta "gaur gertatutakoa ez da berria, urtero izaten dira istripuak in itinere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Lan-istripuak Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Oñati Eguneko albisteak Debagoieneko azken ordukoa Errepideko istripuetan zauritutakoak