Gizartea -
Eguraldia
Bost abisu hori eta alerta laranja bat indarrean, euria, haizea eta olatuengatik
Sei metro arteko olatuengatik ezarritako alerta laranja 21:00etan amaituko da. Gainera, litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 60 litro pilatzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bost abisu hori eta alerta laranja bat ezarri ditu gaurko.
Bizkaia eta Gipuzkoan euri-zaparradak, haize bortitza eta sei metrotik gorako olatu handiak izango dira nagusi. Asteburuan, gainera, 100 kilometro orduko haize-boladak espero dira.
Gaur, ostirala, eguraldiak okerrera egingo du eta euri-zaparradak izango dira nagusi han-hemenka; hain zuzen ere, 50 eta 60 litro ur espero dira metro karratuko.
18:00ak arte beste abisu hori bat izango da indarrean kostaldean, ordubetean 15 litro ur pilatzea aurreikusten baita. 21:00ak arte, 100 kilometro orduko haize-boladak espero dira kostaldean eta, barrualdean, berriz, 80 kilometro orduko haize-ufadak.
Itsasoan, 06:00etatik aurrera, alerta laranja ezarriko da, sei metrotik gorako olatuak espero baitira.
Larunbateko 21:00ak arte abisu horia ezarriko du berriz Segurtasun Sailak, olatuen tamaina jaitsi egingo baita, 3,5 metro ingururaino.
Itsasaldean olatu handiak izango dira, eta hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak beste abisu bat ezarriko du ostiraleko 06:00etatik 21:00ak arte.