Gizartea -
Trafikoa
Istripu batek auto ilarak eragin ditu AP-8 autobidean, Deban, Bilborako noranzkoan
08:15ean, auto bat irauli egin da Deba eta Itziar lotzen dituzten bi tunelen artean. Istripuan ez da inor zauritu, baina hiru kilometroko auto pilaketak sortu dira.
EiTB.EUS
Istripua izan duen auto batek auto ilarak eragin ditu A-8 autobidean, Deba eta Itziar artean, Bilborako noranzkoan.
Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, 08:15ean, auto bat irauli egin da Deba eta Itziar lotzen dituzten bi tunelen artean. Istripuan ez da inor zauritu, baina hiru kilometroko auto pilaketak sortu dira.
Ezbeharra gertatu eta gutxira, ibilgailua bazter batera mugitu dute, eta pixkanaka normaltasunera itzultzen ari da trafikoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea