Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emazteari eraso egitea leporatuta, Zaldibarren

42 urteko gizonezkoa epailearen esku utzi dute dagoeneko, eta emakumea osasun-zentroan artatu zuten.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Zaldibarren (Bizkaia) emazteari eraso egitea leporatuta, Ertzaintzaren bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Atzo izan zen atxiloketa udalerri bizkaitarrean, 18:15 aldera, eta emakumea osasun-zentrora eraman zuten mediku azterketa egitera, horrelako kasuetan egiten den moduan.

Atxilotu eta ordu batzuetara, epailearen esku utzi zuten erasotzailea.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Matxismoa Durangaldea