Gizartea -

Donostian

15 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, droga-trafikoa egotzita

Marihuana landare eta hazien salmentan ezaguna den denda baten biltegian abiatu zuen Guardia Zibilak ikerketa. Epaileak sekretupean jarri du sumarioa.

Guardia Zibilak martxan jarritako ikerketa. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak martxan jarritako ikerketa. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak martxan jarritako ikerketa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 bat pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Donostian, droga-trafikoa egotzita. Marihuana landareen eta hazien salmentan ezaguna den denda baten biltegian abiatu zuten ikerketa.

Hilaren 16an, asteazkena, Guardia Zibilak Donostiako denda baten biltegia arakatu du, susmoak egiaztatzeko proben bila.

Osasunaren aurkako delitua egitea, talde kriminal baten kide izatea eta kapitala zuritzea egozten diete atxilotuei.

Guardia Zibilak Donostiako Portuetxe kaleko 83. zenbakian dagoen biltegiko bazter guztiak arakatu ditu asteazkenean, hainbat aditurekin.

Auzitegi Nazioneko 6. epaitegiak onartutako ikerketak Gipuzkoa izan du erdigune, baina Nafarroan ere aritu dira bilaketa lanetan.  

Ikerketa ez dute bukatutzat eman, eta epaileak sekretupean jarri du sumarioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Nafarroa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak