Gizartea -
Elkarrizketa Radio Vitorian
Amaia Barredo: "Gasteizko hiri-autobus zerbitzuaren prezioa eguneratu behar da"
Gasteizko Udalak hiri-autobus zerbitzuaren prezioa eguneratu nahi du. Hain zuzen ere, bi urteetan 10 zentimoko igoera mailakatua izango litzateke, dirutan ordaintzen den txartelarentzat.
Radio Vitoria | Erredakzioa
Gasteizko Udalak hiri-autobus zerbitzuaren prezioa eguneratu nahi du. Horretarako, ordea, udal gobernuak oposizioko talde baten babesa behar du. Horrenbestez, hiri-autobus zerbitzuaren prezioa igotzeko Gorka Urtaranek oposizioarekin negoziatu beharko du. Udalak proposatzen duen igoerak autobus txartelaren prezioa tranbiarenarekin berdintzeko balioko luke. Hain zuzen ere, bi urteetan 10 zentimoko igoera mailakatua izango litzateke, dirutan ordaintzen den txartelarentzat.
Bestalde, Amaia Barredo Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak Radio Vitorian egindako elkarrizketan adierazi duenez, Gasteizko ostalariek koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko prestatzen dituzten proposamenen zain daude. Hala, esablezimenduetako mahaietan berogailuak jartzea aztertuko dutela esan du Barredok, baina gogorarazi du Europan debekatzen ari den neurria dela.
Jatorrizko informazioa Radio Vitoriak landu eta eitb.eus-ek itzuli du: