Gizartea -

SUTEAK

Gutxienez 28 pertsona hil dira eta dozenaka desagertu, AEB mendebaldeko suteetan

Oregongo larrialdien kudeaketarako zuzendariak esan du "hildako asko izateko prestatzen" ari direla.

Suhiltzaileak Kaliforniako sute batean lanean. Argazkia: EFE
Suhiltzaileak Kaliforniako sute batean lanean.
Suhiltzaileak Kaliforniako sute batean lanean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat sute daude piztuta AEBetako mendebaldean abuztuaren erdialdetik, eta jada 28 pertsona hil dira horietan. Gainera, dozenaka lagun desagertuta daude eta biktima kopuruak gora egitea espero dute agintariek.

Kory Honea Butte konderriko sheriffak North Complexeko sutearen azken biktimen aurkikuntzaren berri eman du gaur prentsaurrekoan. Sute hau Kalifornian nozitzen ari diren okerrenetako da eta jada 12 lagun hil dira bere ondorioz. Gainera, inguruko 13 bizilagun desagertuta daude.

Duela 24 egun piztu zen sutea eta denbora horretan 102.000 hektarea eta 2.000 eraikin baino gehiago suntsitu ditu. Oraingoz, sutearen %22 bakarrik dute kontrolpean suhiltzaileek.

350 kilometro iparraldera, Oregonen, dozenaka pertsona desagertuta daude. Kaosaren erdian, desagertuei buruzko iragarpenak ez dira batere onak. Andrew Phelps estatuko larrialdiak kudeatzeko zuzendariak adierazi zuenez, "zorigaitz masibo baterako prestatzen" ari dira. AEBetan momentuz baieztatu ezin daitekeen hildako kopuru handia dagoela uste den gertakariak aipatzeko erabiltzen dute termino hori.

Su gehienak abuztuaren erdialdean piztu ziren, ekaitz elektriko baten ondorioz, eta ordutik lehorteak, haize bortitzek eta tenperatura altuek abiadura handian zabaldu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak