Gizartea -

KORONABIRUSA

670era igo da positibo berrien kopurua EAEn; eta 308ra, Nafarroan

Lurraldeka, 119 atzeman zituzten Araban, 359 Bizkaian eta 191 Gipuzkoan. Nafarroako kasuen zati handiena Iruñerrian pilatzen ari da.

Bilbo. Argazkia: Efe
Bilbo. Argazkia: Efe
Gora egiten jarraitzen du positibo kopuruak EAEn: 670

1:52

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk 670 koronabirus kasu berri atzeman ditu azken 24 orduetan, bezperan baino ia 100 gehiago, orduan 574 kasu positibo atzeman baitziren. Ostiralean 9.931 PCR proba egin zituzten, aurreko egunean baino mila gehiago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19arekin lotuta. Egun 60 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bi gehiago.

Ostiralean, 9.931 PCR proba egin zituzten EAEn, eta horietatik 670ek eman dute positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 119 kasu berri atzeman dituzte, Bizkaian 359 eta Gipuzkoan 191. Kasu bat, berriz, EAEtik kanpo bizi den pertsona bati dagokio.

EAEko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

Nafarroan 308 kasu positibo

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19aren 308 kasu positibo berri erregistratu zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 2.751 PCR proba egin ostean.

Atzo 13 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroako ospitaleetan, horietako bat ZIUn. Atzo ez zen inor hil gaitzaren ondorioz, eta 542koa da balantzea.

Datuak eskualdez eskualde aztertuta, Iruñean eta Iruñerrian izan da positiboen % 63 izan dira, Tuteran % 20 eta Lizarran % 5.

Adin tarteen arabera erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, 15-29 urtekoen taldea da nagusi (% 28), eta 30-44 urtekoen eta 45 eta 59 urtekoen taldeak daude gero (% 21 eta % 19, hurrenez hurren). Ondoren, hauek daude: 15 urtetik beherakoen taldea (% 18) eta 60-75 urte bitartekoena (% 7). Kasu berrien batez besteko adina 36,4 urtekoa da.

Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Nafarroako ospitale sarean 129 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta COVID-19arekin. Horietatik sei ZIUn daude, eta beste 18 etxean ospitaleratuta. Gainerako 105 gaixoak gela arruntetan daude. Guztiek positibo eman zuten PCR proban.

Birusak eragindako kutsatzeen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, gaur egun 12.546 dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur