Gizartea -
Trafiko istripua
22 urteko motor gidari bat hil da Azpeitian auto baten kontra talka eginda
Istripua 13:00ak aldera jazo da, herriko erdigunean.
eitb.eus
Motor gidari bat hil da astearte honetan Azpeitian (Gipuzkoa), bere ibilgailuak eta auto batek talka egin ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 13:00etan gertatu da, GI-2634 errepidean, Landetako zuzengunean.
Motorreko gidaria, 22 urteko Azpeitiako bizilaguna, bertan hil da lesio larrien ondorioz, eta autoaren gidaria, berriz, zauritu egin da eta Donostiako ospitalera eraman dute. Istripuaren ondoren, Ertzaintzako agenteak aritu dira zirkulazioa erregulatzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea