Gizartea -

Gaztetxearen eraistea

Bildu Kukutzako istiluen atzean dagoela berretsi du Azkunak

Kukutzak berea ez zen eraikina okupatuta zeukala azpimarratu du eta Ertzaintzak bere eginbeharra betetzen zuen bitartean beraiek "gizakiak duen txarrena" erabili dutela salatu du: "indarkeria".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu Kukutzako istiluen "eragilea" dela berretsi du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak. Gaztetxea hustu ondoren hainbat liskar izan ziren Bilboko Errekalde auzoan eta Azkunak Bildu horien atzean dagoela esan du "ezker abertzalearen barruan beti izan baitira sistemaren aurkako taldeak eta okupak".

Azkunaren esanetan, Udalak "ez du onartuko" okupen mugimenduek "kale-indarkeria zabaltzea", "indarkeria erabiliz arrazoia galtzen baita".

Bilboko alkateak Forondan egin ditu adierazpen horiek, Alderdi Egunaren ekitaldian.

"Gizakiaren gauzarik txarrena"

Kukutzak berea ez zen eraikina okupatuta zeukala azpimarratu du EAJko agintariak. "Epaileak derrigorrez bete beharreko epaia eman eta Ertzaintzak bere eginbeharra betetzen zuen bitartean beraiek "gizakiak duen txarrena" erabili dutela salatu du: "indarkeria".

Horren harian, istiluak "indarkeriaz baliatzen diren mugimenduek" eragin dituztela esan du eta Bilduk egindako kritikak baztertu ditu. Koalizioak Bozeramaileen Batzordea salatu zuen "kalumniengaitik". "Gaur ere Bildu guztiaren atzean dagoela esan nahi dut", errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea