Gizartea -

Eraso matxista

Gizon bat atxilotu dute La Linean (Cadiz) bere bikotekidea hiltzea egotzita

Biktima izan den emakumeak hainbat salaketa jarri zituen erasoengatik, atxilotuaren aurka. Ez zegoen urruntze agindurik indarrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du La Linea de la Concepcionen (Cadiz) bere bikotekidea hiltzea egotzita. Emakumearen gorpua abuztuaren 8an aurkitu zuten Saccone lorategietatik gertu.

Ohar batean Poliziak jakinarazi du astelehen honetan atxilotu duela Algeciraseko 42 urteko gizon bat.

Agenteek ziurtatu dute biktima izan den emakumeak hainbat salaketa jarri zituela, atxilotuaren aurka, erasoengatik. Ez zegoen urruntze agindurik indarrean.

Espainiako Gobernuko Genero Indarkeriaren aurkako Ordezkaritzak bere twitter kontuan jarri du gertakariaren inguruko informazioa biltzen ari direla eta hilketa indarkeria matxistagatik izan dela argituz gero, aurtengo 27. heriotza izango dela. 2003tik 1.060 izan dira eraildako emakumeak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Delituak albisteak Espainia Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Erailketak