Gizartea -

HONDARRIBI

Hondarribiak larunbat honetan kai-muturra itxiko du eta ez da jai ekitaldirik egingo

Juan Mari Altuna Herritarren Segurtasunerako zinegotziak "neurriak errespetatzeko eta eremu mugatuetara ez hurbiltzeko" eskatu die herriko bizilagunei eta arraun-zaleei.

Hondarribiko portua. Argazkia: EFE.
Hondarribiko portua. Argazkia: EFE.
Hondarribiko portua. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko Udalak adierazi duenez, larunbat honetan Gipuzkoako herrian jokatuko diren Eusko Label eta Eusko Tren Ligetako estropaden harira, kai-muturra eta babes portua itxi egingo dituzte segurtasuna bermatzeko.

Gainera, nahiz eta urtero ekitaldi ugari antolatzen diren Udalaren eta Hondarribia Arraun Elkartearen artean, aurtengoan estropadak bakarrik jokatuko dira, covid-19ren osasun-egoera dela eta, eta jai-egunarekin batera ez da ekitaldirik antolatuko.

Juan Mari Altuna Herritarren Segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez, “aurten, covid-19ren pandemia dela eta, estropadak hartzen dituzten gainerako herrietan egiten ari den bezala, segurtasun neurriak hartu behar izan ditugu, eta arraun eremura ematen duten sarrerak itxi”. "Osasuna eta segurtasuna bermatzea dira gure helburu nagusiak", gaineratu du.

Azkenik, herriko bizilagunei eta arraunaren zaleei "hartutako neurriak errespetatzeko eta aipatutako guneetara inor ez hurbiltzeko" eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Arrauna Albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak Hondarribia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak