Gizartea -
Trafikoa
Amaitu dira AP-8ko auto-ilarak, Errenterian
Erregaia edo olioa galtzadan garbitzeko lanek 8 kilometrorainoko auto-ilarak eragin dituzte Kantabriarako noranzkoan.
eitb.eus
AP-8 autobidean 8 kilometrorainoko auto-ilarak zenbatu dituzte Errenteria parean, Kantabriarako noranzkoan, errepidea garbitzeko lanen ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak azaldu duenez, AP-8 autobideko 12. kilometroan zegoen erregaia edo olioa kentzeko lanetan sortu dira, Kantabriarako noranzkoan, jada konponduta dauden auto-ilarak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea