Gizartea -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Sei hautagai izango dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izateko lehian

Hauek dira presidentegaiak: Garbiñe Biurrun, Maria Mercedes Guerrero, Edorta Josu Etxarandio, Antonio Garcia, Ignacio Subijana eta Luis Angel Garrido.

Garbiñe Biurrun epailea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Garbiñe Biurrun epailea artxiboko irudi batean.
Garbiñe Biurrun epailea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei hautagai izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izateko lehian. Juan Luis Ibarra magistratuak erretiroa hartu ostean, Garbiñe Biurrunek hartu zuen behin-behinean kargu hori.

Hautagaitza aurkeztu duten epaileak hauek dira: Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidentea eta Lan-arloko Epaitegiko presidentea; Maria Mercedes Guerrero Arabako Lurralde Auzitegiko presidentea;  Edorta Josu Etxarandio Nafarroako Lurralde Auzitegiko presidentea; Antonio Garcia Gai Zibiletarako eta Zigor-arloko presidentea; Ignacio Subijana Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko presidentea; eta Luis Angel Garrido Administrazioarekiko auzietarako aretoko presidentea.

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz ezarritako alarma-egoerak hautaketa prozesua etetea ekarri zuen. Orain, hautagai bakoitzak bere curriculuma eta agintaldirako proiektua aurkeztu beharko ditu. Sei horietatik hiru igaroko dira azken fasera eta ondoren ebatziko du epaimahaiak nor izango den EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berria.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia