Gizartea -

NAFARROA

Udaltzaingoak baimenik gabeko bi jai hustu ditu Iruñean

Jaso Ikastolaren antzinako barrutian, Arostegi etorbidean, 35 edo 40 laguneko talde bat ikusi zuten, eta beste 20 Iratxeko Monasterioaren kaleko baxera batean.

Iruñea (Nafarroa). Irudia: EFE
Iruñea (Nafarroa)
Iruñea (Nafarroa). Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baimenik gabeko jaiak egiten ari ziren pertsonen bi bilera desegin ditu asteburuan Iruñeko Udaltzaingoak.

Agenteek jakinarazi dutenez, lehen jarduna larunbatean egin zuten, 19:00ak aldera, Arostegi etorbidean Jaso Ikastolak zuen barruti zaharrean, bertan egiten ari ziren eta baimenik ez zuen musika-jarduera bat egiaztatzeko eskatu ziotenean bizilagunek Udaltzaingoari.

Zenbait patruila bertaratuta, 20 edo 25 ibilgailu ikusi zituzten esparruaren barruan aparkatuta, eta atzeko aldean 35 edo 40 pertsonako talde bat ikusi zuten, disko-jartzaile batek girotutako musikarekin eta taberna-barra moduko hozkailu batekin, guztiak maskararik gabe eta beharrezko segurtasun-distantzia gorde gabe.

Bilkurak berariazko baimenik ez zuenez, jaia bertan behera utzi behar zutela azaldu zieten agenteek, eta hala egin zuten, minutu batzuk elkarrekin hizketan eman eta gero.

Halaber, igandeko 03:00ak aldera, Udaltzaingoaren agenteak Iratxeko Monasterioaren kaleko baxera batera joan ziren, zaratak eta musika zirela-eta bizilagunak kexu zirelako.

Bertara iritsitakoan, 20 bat pertsona edariak kontsumitzen eta dantzan ikusi zituzten, segurtasun-distantzia errespetatu gabe eta maskararik gabe.

Gainera, lurrean substantzia estupefazienteen arrastoak aurkitu zituzten. Hori dela eta, agenteek bertan zeuden pertsonen miaketa arin bat egin zuten, eta hainbat substantzia atzeman ondoren, 12 akta egin zituzten.

Baxera hustuta eta arduradunari salaketa jarri behar zutela jakinarazita bukatu zuten operazioa agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak