Gizartea -

Ostegunean gertatu zen

Alardean ustez istripuz hildako emakumearen heriotza ikertzen ari dira

Kartutxo baten takoak emakumea jo zuen. Ertzaintzak pertsona bat identifikatu du eta lesio larrien delitua leporatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alardean ustez istripuz hildako emakume baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza. Antza denez, osteguneko ospakizunean kartutxo baten takoak jo zuen.

Agenteek pertsona bat identifikatu dute eta lesio larrien delitua egotzi diote 65 urteko emakumezkoaren heriotzagaitik.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertaera irailaren 8an jazo zen, arratsaldean, hildakoa balkoi batean Alardea ikusten zegoela.

Iturri horren arabera, Alardeko kide batek eskopetarekin tiro egin eta "dirudienez" tiro horren kartutxoaren takoak emakumea jo zuen.

Biktimak zorabioa izan zuen eta senide batek osasun zerbitzuei abisua eman zien. Hauek Donostiako Ospitalera eraman zuten eta bertan izan dute larunbat goizean hil den arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea