Gizartea -

NAFARROA

Iruñeko Peñen Federazioak bertan behera utzi du pankarten erakusketa

Nafarroako Gobernuak pankartak Baluarten jartzeko gonbita egin die peñei, baina horietako batean agertzen den Patxi Ruiz ETAko presoaren irudirik gabe.

Armonia Txantreana peñaren marrazkia. Irudia: EiTB
Armonia Txantreana peñaren marrazkia
Armonia Txantreana peñaren marrazkia. Irudia: EiTB

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Peñen Federazioak bertan behera utzi du Baluarten ikusgai jartzea aurreikusita zegoen pankarten erakusketa, San Fermin jaiak bertan behera uztearen ondorioz. Nafarroako Gobernuak uko egin zion ETAko preso bat agertzen den pankarta hartzeari.

Armonia Txantreana peñarena da Patxi Ruiz presoaren irudia jasotzen duena, Tomas Caballero UPNko zinegotzi iruindarraren hilketan parte hartzeagatik kartzelatu zutena. Hainbat alderdi politikok gogor kritikatu zuten hori, eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak pankarta kentzea exijitu zuen, eta pankarta hori ez zela Baluarten eta Nafarroako Gobernuko inongo lokal publikotan erakutsiko esan zuen.

Peñen Federazioak iragarri berri duenez, erakusketa bertan behera utzi dute "peñekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik", "gaur egungo egoerak eskatzen dituen osasun- eta segurtasun-baldintzak betetzen dituen erakusketa-leku bat aurkitzeko ezintasuna" dutelako.

Nafarroako Gobernuak pankartak erakusteko gonbita egin die peñei, Patxi Ruizen irudirik gabe

Nafarroako Gobernuak gutun bat igorri dio Iruñeko Peñen Federazioari, Baluarten sanferminetako pankarten erakusketa mantentzera gonbidatuz, baina horietako batean agertzen den Patxi Ruiz ETAko presoaren irudirik gabe, hori erakustea delitua izan litekeela iritzita.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne kontseilariak astelehen honetan bidali du gutuna, peñek erakusketari uko egin diotela jakin ostean, hain denbora gutxirekin erakusketa egiteko leku bat aurkitzeko ezintasunagatik.

Bere gutunean, Remirezek dei egiten die peñei, "baita Armonia Txantreana peñari ere, deskribatutako moduan delitua egiteko arriskurik ez dakarren pankartaren konfigurazio batean", beren kartelak Baluarten erakuts ditzaten, aurreikusita zegoen bezala.

Galeria honetan ikus ditzakezu Iruñeko peñek aurkeztutako marrazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Presoak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak