Gizartea -

Bilboko Zarate jatetxea

Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria, Euskadiko Gastronomia Saria 2020

Sari banaketa urriaren 26an egitekoak dira Bilboko Bizkaia Aretoan.

Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria. Artxiboko irudia: EiTB
Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria. Artxiboko irudia: EiTB
Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Ortiz de Zarate sukaldariari emango diote 2020ko Gastronomia Euskadi Saria. Bilboko Zarate jatetxeko sukaldariaren "kalitatea, ibilbidea eta bikaintasuna" azpimarratu dute, baita "euskal gastronomiari egindako ekarpena" ere.

Euskal Gastronomia Akademiak sarituen zerrenda Bingen Zupiria Kultura sailburuari bidaltzeko erabakia hartu zuen martxoaren 12an. Saila proposamenekin ados agertu da. Honenbestez, sari banaketa urriaren 26an egitekoak dira Bilboko Bizkaia Aretoan.

Bestalde, Areto Zuzendari Onenaren Euskadiko Gastronomia saria Nerua jatetxeko (Guggenheim) Stefania Giordanori emango diote. Kazetaritza Lanik Onenaren saria Sergio Errasti Guineari emanen diote.

Argitalpen Gastronomiko Onenaren saria Josema Azpeitiak, Ritxar Tolosak eta Txusma Perez Azacetak jasoko dute 'Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa' lanagatik.

"Jose Maria Busca Isusi" (euskal gastronomiarekin lotutako elkarte edo pertsona) saria Ja(ki)tea elkarteak jasoko du, eta "Manuel Llano Gorostiza" (ardo kultura) saria Dinastia Vivanco ardo museoak.

"Luis Irizar" (hezkuntza: pertsona edo erakundea) saria Galdakaoko Ostalaritza Eskolari emango diote, eta "Juan Jose Lapitz" (produktua) saria Gipuzkoako Erlezain Elkarteari. Azkenik, Gastronomia Akademiaren sari berezia Federico Pacha Goikoetxeak (Orona Fundazioa eta Chillida Leku) jasoko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bilbo Guggenheim Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak