Gizartea -
Koronabirusa
Ekitaldi sinbolikoak eta emanaldiak izango dira Santurtzin, Karmengo jaien ordez
COVID-19aren pandemiagatik jaiak bertan behera uztea erabaki arren, ekitaldi bereziak izango dira uztailaren 16tik 19ra, eta emanaldiak, Serantes Kultur Aretoan, uztailaren 9an hasiko dira.
Agentziak | Erredakzioa
COVID-19aren pandemiagatik jaiak bertan behera uztea erabaki arren, Santurtziko Udalak ekitaldi sinbolikoak egingo ditu, bertako "tradizioa eta nortasuna" erakusteko, eta Serantes Kultur Aretoan hainbat emanaldi izango dira, Karmengo jaien ordez.
"Santurtziko nortasun festa" goiburupean, zenbait ekitaldi egingo dituzte uztailaren 16a eta 19a bitartean. "Ez da Karmengo jaiak bezalakoa izango, sinbolismoz betetako ekitaldiak izango dira", azaldu du Udalak ohar baten bidez.
Udalak hemendik gutxira zehaztuko du ekitaldi horiek zeintzuk izango diren, baina "Santurtziko ezaugarriak aldarrikatzea" da asmoa; Karmengo Ama, sardinak eta Mentxu, Karmengo jaietako ikurra, esaterako.
Gainera, ekimen pribatuarekin elkarlanean, Serantes Kultur Aretoak zenbait kontzertu eta bakarrizketa eskainiko ditu uztailaren 9a eta 19a bitartean: El Arrebato, Gurutze Beitia, Alex O'Doherty, Santi Rodriguez, Maribel Salas eta Antonia San Juan...