Gizartea -

COVID-19

Lekeitiok Antzar Eguna bertan behera utzi du

Udalak “penarekin” hartu du erabakia; izan ere, aurten aurrenekoz azken mende erdian larunbatean ospatzekoak ziren herriko egun handia.

Lekeitio (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Lekeitio (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Lekeitio (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antzar Eguna (irailak 5) bertan behera uztea erabaki du Lekeitioko (Bizkaia) Udalak, koronabirusaren transmisioa saihesteko segurtasun neurriak betetzea ezinezkoa dela ikusita.

Udalak “penarekin” hartu eta ohar batean iragarri du erabakia; izan ere, aurten aurrenekoz azken mende erdian larunbatean ospatzekoak ziren herriko egun handia.

Udalak jai batzordeei eta Lekeitioko Kofradiari erabakiaren berri eman die.

Era berean, aurten San Pedro eta San Antolin jaiak aurreikusi bezala ospatuko ez direla jakinarazi du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Jaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Lea-Artibai eskualdea