Gizartea -

Donostia

Goiak aitortu du Zubieta kaleko "gorabehera" "sustoa" izan dela

Donostiako alkatearen ustez, Donostialdeko Metroaren lanek eragindako luizia “ondo konpondu da”.

Ostiraleko luizia, Donostiako Zubieta kalean. Argazkia: Efe.
Ostiraleko luizia, Donostiako Zubieta kalean
Ostiraleko luizia, Donostiako Zubieta kalean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak aitortu duenez, joan den ostiralean Zubieta kalean izandako “gorabehera” (luizi bat izan zen Donostialdeko Metroaren lanen eraginez) “sustoa” izan da, baina “ondo konpondu da, zorionez”.  

Ur-sartze baten ondorioz, hogei metro kubikoko zuloa sortu zen Zubieta kaleko 8.aren zimenduetan, Kontxako pasealekuan, eta bertako auzokideak ezin izan ziren atzora arte, astelehenarekin, etxera itzuli, ETS Eusko Trenbide Sareko langileek konpondu eta txosten teknikoak egin arte. Hasiera batean, 10 zenbakiko atariko bizilagunak ere atera zituzten etxetik, baina ostiral gauean bertan itzuli ahal izan ziren etxera.  

Hasierako “sustoa” igarota, alkateak adierazi du “orain lasai” dagoela, bere ustez, “egoera ondo konpondu baita, zorionez, ondorio handiagorik gabe”.

Uztailerako aurreikusita dagoen San Martin kalearen itxieran gertakari honek izan lezakeen eraginari buruz, alkateak esan du ez duela inolako ondoriorik izango, eta kale hori datorren hileko lehen hamabostaldian itxiko dute, seguru asko, hilaren 8tik 15era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Eneko Goia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza azken ordukoa