Gizartea -
Koronabirusa
300dik gora gazte bildu zituen "makro-botiloi" bat ikertzen dabiltza Iruñean
Gazteak handik botatzen saiatu zen Udaltzaingoa, azalduz koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak urratzen ari zirela, baina horietako asko bertan geratu ziren goizaldera arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Makro-botiloi" baten jatorria ikertzen dabil Iruñeko Udaltzaingoa, larunbat honetan Mendillorri auzoko aintziran 300 gazte baino gehiago bildu ostean. Iruñeko Udaltzaingoko iturriek EFEri jakinarazi diotenez, lakuaren inguruetan botiloia egiten zebilen gazte kopuru handi baten berri eman dute zonalde horretako auzokide askok.
Sare sozialen bitartez zabaldutako "Mendillorriko Laku Festa" izenaren deialdiarekin bat eginda bildu ziren gazte horiek, eta hainbat ekitaldi omen zituzten aurreikusita, tartean, txupinazo bat, "lakura auzokideak botatzea", eta haiek prestatutako afaria.
Bertaratutako udaltzainak ez ziren indarrez gazteak sakabanatzen saiatu, handik botatzen baizik azalduz koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak urratzen ari zirela, eta auzokideei molestatzen. Gazte gehienek alde egin zuten, beste batzuk, ordea, bertan geratu ziren, talde txikiagoetan zonaldeko lorategietan zabalduta.
Udaltzaingoak adierazi duenez, deliturik egin ez badute ere, deialdiaren jatorria ikertzen ari dira herritarren segurtasunean horrelako ekintzek dute eraginagatik.