Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, emakume bat bahitzea eta bortxatzea leporatuta
Ertzaintzak maiatzaren 22an atxilotu zuen 79 urteko gizona, legez kanpoko atxiloketa eta sexu-eraso delituak leporatuta.
eitb.eus
Ertzaintzak 79 urteko gizon bat atxilotu du Santurtzin (Bizkaia), bertako etxebizitza batean emakume bat bahitu eta bortxatu izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i gaur, osteguna, baieztatu dionez.
Ertzaintzak ostiralean, maiatzak 22, atxilotu zuen 79 urteko gizona, legez kanpoko atxiloketa eta sexu-eraso delituak leporatuta; izan ere, etxetik irtetea galarazten zion biktimari.
Hurrengo goizean, maiatzaren 23an, atxilotua epailearen esku utzi zuten, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Testuinguru horretan, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.